XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez bildurrik izan, Maria, Jainkoaren ederra arkitu dezu-ta.

Ona, zure sabelean erne, eta seme bat egingo dezu eta Jesus izena emango diozu.

Aundi izango da eta Goikoaren Semea deituko dute, ta Jainkoak berorren Aita David-eren errege-aulkia emango dio; eta beti izango da Jakob-en etxean errege, eta berorren erreinuak ez du azkenik izango.

Orain, ixilune bat.

Baratz aldetik buztan-uso ta usapalen gurgur zakarra etorriko zan; eta leiotik, millaka auts-alez astindutako urre kolorezko argi zirrindara.

Eta Mariak, aingeruaren ederrera begia jasoaz, lotsati esango zion: - Nola gertatuko da ori, gizonik ez baidet ezagun?

Espiritu Santua etorriko da zure gain, erantzun zion aingeruak, eta Goikoaren indarraren itzalak bilduko zaitu.

Orregatik, zugandik jaioko dan Ori Santu deritzake, eta Jainkoaren Seme.

Orra, Isabel zure lengusiñak, zartzaroan seme bat biztu du; eta antzu omen zana, seigarren illabetean dago.

Izan ere, Jainkoarentzat ezinezkorik ez da.

Ona Jainkoaren mirabea.

Egin bedi nigan zure esanera.

Joan zan Aingerua illunsenti azkarraren antzo.

Eta gelaren itzaletan Maria, leioko argi-ixuritan apika, edertasunezko gar batek bildurik.

Bai. Maria; bertanbera ume izateari utzi eta Amaren dintasun agurgarriaz jantzita.

ESKER-ONA Ain Karim Jerusalem-dik egoaldera zegoan.

Nazareht-ik 130-bat kilometrotara Juda-ko uri koskor bat zan.

Ibartxo otz-epel eta argi baten biotzean.

An barrenean, errekasto bat, adelfa eta erratx-belarrekin, eta errekazuloak odolbelarrez, eta dulkamaraen ale gorriak eta osin sakonak, beren ezpaiñetan, zuzi berdeen antzo, palmondoak azten zirala.

Ain Karim-en, Zakarias eta Isabel, Mariaren lengusiña, bizi ziran.

Illabete batzuk lenago, Gabriel goiaingeru berri-emalle berak gaztigatu zion Zakarias-i: onen emazte Isabel-ek, ordurako urtetsua zan, aur bat egingo ziola.

Zakarias ordea, bai bera eta bai bere emaztea, urteetan gora zeudela-ta, zalantzan jarri zan.

Orduan Aingeruak mutu utzi zuan, aurra jaio zedin arte.